Alardean

Ezker Abertzalea (Parlamento Vasco)

Jada 10 urte beteko dira emakume talde batzuk udaletxeetara hurbildu zirela, eskakizun zehatz batekin: Bertako herritar bezala parte hartze zuzena izan nahi zuten alardean, gizonen parekotasuna aldarrikatuz.

10 urteko bide honetan egondako mugimenduak eta jarrerak oso desberdinak izan dira; alde batetik, berdintasun eskubidea aldarrikatu dutenak baztertuak izan dira, tradizioa berdintasun eskubidearen gainetik ezarriz.

 Erakundeek ere pasibitate osoz jokatu dute beraien ardurak beste batzuen esku utziz eta herrietan berdintasunezko parte hartzea alboratuz. 2005ean eusko legebiltzarrean onartu zen Berdintasun legeak ere ez du bermatu herritar guztien eskubideak errespetatzea.

Baina arlo ezberdinetan egunerokotasunean gertatzen den moduan, pixkanaka  aurrera eginez eta emakume hauen borrokaren ondorioz tradizioa gainditzeko urrats garrantzitsuak eman dira.

Eta horregatik, oinarrizkoa da emakume eta gizonezkoen aukera eta eskubide berdintasuna bermatuko duten ekimenak bultzatzearekin batera, alarde mixto eta publikoa exijitzea.

Irun eta Hondarribiako emakumeek daramaten borroka garrantzitsuak ordea jendarte guztiaren laguntza eta elkartasuna beharrezkoa du, parte hartzeko aukera berdintasuna jendarte guztiari eragiten digun gauza delako eta jendarte  demokratikoa lortzeko oinarrizko baldintza delako.

Besarkada bat eta aurrera.